Zer izan da EDO!

Euskara. EDO!-k euskarazko lanak argitaratu ditu.

Autofinantzatua. EDO! diru irabazi asmorik gabeko egitasmoa izan da. Lan batzuk ordaindu behar izan dira, baina ahalegina egin dugu bazkideen borondatezko lanean oinarritzeko.

Borondatezko lana. EDO! Borondatezko lanean oinarritu da; bazkideak eta lankideak izan dira proiektua bultzatu dutenak, eta harpidedunak izan dira proiektuaren oinarria.

Adostasuna. EDO! adostasunean oinarritu da. Adostasuna izan da talde lanaren oinarria, eta prozesuek eskatzen zuten erritmoen arabera lan egin nahi izan du.

Edukiak. EDO! liburua eta literatura merkantziaren logikatik ateratzen saiatu da. Edukiei jarri die arreta, salmentari beharrean.

Gizarte eragile. EDO!-k zerbitzu publiko gisa ulertu du bere lana. Kultur eragile soilik ez, gizarte eragile ere izan da.

Pentsamendu kritikoa. EDO! pentsamendu kritikoa eta elkarrizketa sustatzeko tresna izan da.

Independentea. EDO! independentea izan da alderdi politiko, gizarte mugimendu, erakunde publiko eta kultur industrietatik.

Kalitatea eta seriotasuna. EDO!-k egiazko edizio lana egin du argitaratutako lanekin eta publikazio berme guztiak eman dizkio egileari.