poxpoloirekita

Diego Aldasororen «Udako Arrats eternala» liburuaren aurkezpena

EDO! argitaletxeak Diego Aldasororen «Udako arrats eternala» liburua aurkeztuko du, Begikoak sailaren barruan.

Aurkezpena Donostiako Kaxildan izango da, maiatzaren 4an 19:30ean. Egun horretan bertan maiatzaren 27ra bitarte iraungo duen erakusketa inauguratuko du egileak, arteliburu21 elkartearekin elkarlanean.

Parte hartzaileak aurkezpenean: Diego Aldasoro, arteliburu21 eta EDO! argitaletxea.

Erakusketa: maiatzaren 4tik 27ra (Diego Aldasororen argazkiak eta arteliburu21 elkartearenen artista liburuak). Ordutegia: 10:00-20:30

Arteliburu21 elkarteak liburuaren artea eta ofizioa ezagutzea, ikastea, esperimentatzea eta sustatzea du helburu, konkretuki artista liburuekin eta arte koadernaketarekin lotutakoak. Diego Aldasororen liburua kokatzen lagunduko du Eluska Kortajarena elkarteko kideak, eta erakusketak iraun bitartean elkarteko kide ezberdinen bost artista liburu ere ikusgai izango ditugu.

Kaxilda:

Arroka kalea 2, behea (Donostia)

943 571987

kaxilda@kaxilda.net