Maite Dut

Izenburua: Maite dut.
Egilea: Lorena Martinez Oronoz (www.lorenamartinezoronoz.com).
Ezaugarriak: Collagea. 12 x 12 x 2 cm.
16 koloretako fitxa (+1 poema), kutxa batean bilduak.
Hizkuntza: Euskara.
Argitalpen data: 2014ko ekaina.
Lizentzia: Creative Commons
Prezioa: 19€


Nire bizitzan, emozio biziko une batean MAITASUNAri idazteko beharra sentitu nuen.
Eguzkitik, ilargitik, erreka zeharkatuz bestearekiko zein norberarekiko maitasuneraino.
Maite dut kanpotik barrura eta barrutik kanpora doan bidaia da. Norbere buruaren kontzientzia hartzea mundua maitatu ahal izateko.

Maite dut 16 irudi independenteez osatutako poema ilustratua da. Poema bera lau bertsorekin osatua dago, eta bertso bakoitzari lau irudi dagozkio. Poesia ilustratua 4 x 4.

Lorena Martinez Oronoz

Irunen jaio nintzen. Txikitatik arreta piztu didate naturak, koloreek, formak, konposizioak.

Botanika ikasi nuen, lorategi diseinuan atera nuen titulua.
2000. urtean ilustratu nuen nire lehen liburua, Juan Kruz Igerabideren eskutik. Ordutik hainbat ilustrazio lan egin dut: liburuak, albumak, jokoak, prentsa, arropa…
Nire lanetan arkatza, tinta beltza, pintzel fina eta collagea erabiltzea dut gustuko.

maite_dut_liburuaren_aurkezpena

Maite Dut liburuaren aurkezpena, Apal dendan.

Informazio Gehiago

Argia, Berria.