Maite ditut maite

Izenburua: Maite ditut maite. Transmisioa XX. mendeko Euskal Herriko artean
Egilea: Ismael Manterola Ispizua.
Zuzentzaileak: Laire Arano Amas.
Azala: Aran Santamaria.
Ezaugarriak: Saiakera. 288 orrialde. 14 x 21cm.
Hizkuntza: Euskara.
Argitalpen data: 2017ko otsaila.
Lizentzia: Creative Commons.
ISBN: 978-84-944108-3-3
Prezioa: 14€

Maite ditut maite

Ibilbide luzea egin du Ismael Manterolak arteari begira: aztertu du, horri buruz idatzi, bai eta irakasle aritu ere. Liburu hau bada jardun horren fruitu, Euskal Herriko XX. mendeko artearen ibilbide bat osatu baitu Manterolak. Iragan mendeko artearen transmisioan izandako bihurguneei begira jarri da egilea: modernitate eta tradizioaren arteko hartu-emanak, etika eta estetikaren arteko loturak, eta artearen sistemak jokatutako papera ditu aztergai. Manterolaren lan eskerga eta beharrezkoari esker, abiapuntu bat daukagu orain, tresna bat, Euskal Herriko artearen lanbro artean nork bere bideak topatzeko, nork bere bazter kuttunak.

maiteditutmaite_osoa

 

Ismael Manterola Ispizua

Ismael Manterola Ispizua (Zumaia, 1966). Artearen historialaria. Geografia eta historiako ikasketak egin zituen, gero, ordea, artearen historia jorratzen hasi, eta arlo horretan aurkeztu zuen doktore tesia, 2006an. EHUn dihardu irakasle eta, horrez gainera, hainbat komunikabidetan kolaboratu du, hala nola, Mugalarin eta, orain gutxi arte, Berrian. Akademiaren arloan liburuak eta artikuluak ida-tzitakoa da. Euskal arte garaikideari erreparatzen dio arreta biziz.