Erleak, satorrak, beleak

Izenburua: Erleak, satorrak, beleak.
Egilea: Gaizka Sarasola.
Zuzentzaileak: Karmele Etxabe eta Amaia Apalauza.
Azala: Iratz Inziarte.
Ezaugarriak: Antzerkia. 108 orrialde. 14 x 21cm.
Hizkuntza: Euskara.
Argitalpen data: 2016ko apirila.
Lizentzia: Creative Commons.
ISBN: 978-84-944108-2-6
Prezioa: 14€

 

Erleak, satorrak, beleak

Gaizka Sarasolak idatzitako hiru teatro-testu topatuko ditu liburu honetan irakurleak: Urak ttiki dire, Lur azpikoak eta Talaka. Bere poetikoan zorrotza da Sarasolaren teatroa, eta bere zorrotzean mingarria, ezerosoa bezain erreala delako kontatzen duena. Inguruan duen errealitatea gordin hartu du egileak, eta bufoiaren arimari fidel, itsusia edertu du, antzerki bilakatuz. Liburu hau harribitxi bat da, ezohikoa euskal literaturan: teatro-testugintzaren tradizio moderno eta garaikide ugariren aztarnak suma daitezke bertan eta, oroz gain, gaurko jendarteak erantzun nahi lituzkeen galderak taularatzen dira, nabarmen.

Erleak, satorrak, beleak

Gaizka Sarasola

Gaizka Sarasola Iartzabal (Lesaka, 1974). Txistulari eta musika irakaslea. Mairu Antzerki Tailerraren sortzaileetariko bat. Talde horren zenbait lanetarako musika sortu eta testuak idatzi zituen; horien artean Erregea, soldadua eta bufoia antzezlana, 2005an Bortzirietako Kafe-Antzerki Beka saria jaso zuena. 2015an, liburu honetan argitaraturiko Talaka lanaz gain, Mairuk eta Tantirumaitu dantza taldeak elkarlanean estreinaturiko Bertso atabikoak antzezlana idatzi eta zuzendu du. Musika arloan, Ixuriak eta Ez naiz deusen jabe diskoak kaleratuak ditu Xabier Erkiziarekin batera.