Bidea

Izenburua: Bidea
Egileak: Pello Añorga (idazlea) eta Concetta Probanza (ilustratzailea)
Ezaugarriak: Liburu ilustratu (album) poetikoa. 40 orrialde. 17 x 24cm
Argitalpen data: 2015eko abendua
Lizentzia: Creative Commons
ISBN: 978-84-944108-1-9
Prezioa: 19€

BIDEA

Bidea izenburua daukan liburu ilustratu (album) poetiko honek pertsonaia bakarra dauka: Bidea.

Bidea ez da senda
ez da objektua edo bitartekoa
baizik subjektua
izakia
beti irekia
beti bera
eta beti desberdina
bizia bezain aldakorra
hauskorra finkoa,
bata bezain anitza
saloa gardena opakoa,
argia
iluna
hutsa betea gardena
konkretua bezain abstraktua
entzuteko eta erantzuteko gunea
mintzoa
presentzia
elkarrekin partekatzeko kanta
energia
numena
gorputza
joateko eta etortzeko
prozesua
harremantzeko
galtzeko irabazteko
egiteko
bizitzeko

Bidea

Pello Añorga (Oiartzun, 1956)

Ipuinak kontatzen hasi nintzen behar gorria nuelako komunikatzeko, eta abiatu nintzen bidean barrena, Atxagaren hitzak gogoan: “abiatuko naiz bidean barrena munduaren azken muga ezagutzera maleta batekin”. Eta ibili eta ibili, idazten ere hasi nintzen bidean. Halaxe idatzi nituen, besteak beste: Hola hala behin (1983), Lientzo Txuria (1991), Arrain gorri (1996), Bide magikoa (2000), Adio-adio (2003),  Zuni (2006), Gerlari Handia (2007), Zaintxo (2009), Gure hiztegi magikoa (2012), Augustoren botila (2013) edo Yummaren urrezko bola (2014).

Orduz geroztik, esan dezaket bidea dela nire subjektu bakarra. Agian, horregatik idatzi dut liburu hau ere. Izenburua, behinik behin, halaxe du: Bidea.

Concetta Probanza (Urretxu, 1969)

Umetan, gure aitak eper bat xehetasun guzti-guztiekin marrazten irakatsi zidan. Artean 6 urte nituen. Orduz geroztik, sekula ez diot marrazteari utzi. 1989an nire lehen erakusketa egin nuen, Senegalera egindako bidaia batean ardaztuta. Geroago, haurrentzako ipuin bat ilustratzeko aukera eman zidaten: Koro Saavedraren Viaje al arcoiris (Bermingham, Donostia), eta halaxe hasi nintzen ilustrazioaren munduko nire bidea urratzen. Harrezkero, haur eta gazteentzako ipuinak ilustratu ditut, poema-liburuak, aldizkariak, liburu eta diskoen azalak…

2004an, Zumarragan egin nuen erakusketa bateko margolanetan inspiratuta, Patxi Ezkiaga idazleak poema-liburu bat idatzi zuen: Mahats-denbora. Urteen joanean, bideak Pello Añorga ezagutzeko parada ederra eman dit, eta halaxe sortu dugu, elkarrekin, liburu hau: Bidea.