
Ahotseneako aurkezpenen irudiak eta albisteak
2012-12-09
Ahotsenean aurkeztu zituzten EDO!-ren lehenengo liburuak: Hormako paper horia eta Zu ikusteko bidean.
Ana I. Moralesek eta Amaia Serranok lehenengo aldiz aurkeztu zuten Hormako paper horia. Ana I. Moralesek euskaratu du Charlotte Perkins Gilman-en narrazio hau. Amaia Serranok Saioa Ruizekin batera idatzi dio hitzostea.
Gari Garaialdek Zu ikusteko bidean liburua aurkeztu zuen. Garaialde da argazkiz osatutako kronika-erreportaje-poema bisual honen egilea. Mikel Etxabururen hitzosteak ematen dio kontrapuntua.
Esteka hauetan aurkituko duzu horri buruzko informazio gehiago:
Topagune ziur baten indarra (Berria, 2012-12-09)
Gari Garaialde: “Kartzeletako bidaien sentsazioak jaso nahi nituen” (Berria, 2012-12-08)